Aurrekariak

 

 

azaleko irudia

 

 

Enplegurako Lanbide Heziketako Sistema

1992an sortu zen Enplegurako Lanbide Heziketako Sistema, Etengabeko Prestakuntzarako I. Akordio Nazionalak sinatu zirenean.

 

 

Hondar-jarduera zen etengabeko prestakuntza, enpresa handiek beren langileentzat egiten zutena batik bat. Lan-kostuaren %0,2koa zen batez besteko gastu globala, inguruko herrialdeen %1,5en aldean. Gaur, 4,5 milioi lagunek hartu dute parte prestakuntzan gure herrialdean.

Bi motatakoak ziren akordioak:

Bi alderdikoa:

Estatuko enpresa-erakunderik adierazgarrienek (CEOE eta CEPYME) eta CCOO, UGT eta CIG sindikatuek enpresak eta langileak hezteko laguntzen sistema sortzea adostu zuten, prestakuntza-ekimenak zehaztu zituzten eta Etengabeko Prestakuntzarako Fundazioa eratu zuten, (FORCEM). Fundazioak alderdi biko osaera zuen; hau da, akordioa sinatu zuten erakundeek baino ez zuten osatzen.

Hiru alderdikoa:

Enpresa- eta sindikatu-erakunde hauek eta Gobernuak sinatutakoa, prestakuntza-sistema berria finantzatzea adosteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1993an sortu zen FORCEM, eta Fundaeren aurrekoa da.

Etengabeko Prestakuntzarako I. Akordio Nazionalak 1996. eta 2000. urteetan berritu ziren. Azken berritzea funtsezko aldaketa izan zen sistemaren gobernantzan, Lan Ministerioa erantsi baitzuen, SEPEk ordezkatuta. Horregatik, 2001ean Enpleguan Prestatzeko Hiruko Fundazioa sortu zen; 2004an, FORCEM xurgatu zuen fundazio horrek.

2006an, IV. Akordio Nazionalak sinatu zituzten gizarte-eragileek eta Gobernuak. Bertan, biztanleria aktiboa hezteaz arduratutako bi azpisistemak (langabeentzako lanerako prestakuntza eta lanean dauden langileentzako etengabeko prestakuntza) eransten zituen prestakuntza-sistema eratzea adostu zen. Hori dela eta, 2007an 395/2007 Errege Dekretua argitaratu zen, enplegurako prestakuntzaren azpisistema arautzeko.

Azkenik, 30/2015 Legeak Enplegurako Lanbide Heziketako Sistema arautu zuen, hura aldatzeari ekin zion eta egungo Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazio (Fundae) bihurtu zuen Hiruko Fundazioa. Estatuko fundazioa izaki, Fundazioen 50/2002 Legeari lotuta dago Fundae; horrenbestez, Estatuko Administrazio Orokorrak du ordezkaritza gehiengoduna Patronatuan, hau da, gobernu-organo gorenean.