Izapideak - Enpresek programatutako prestakuntza

    • Ordezkarien ziurtagiri digitalik ez dutenez, Fundazioan harpidetzea eskatu beharko dute soldatapeko langileak dituzten autonomoek, aplikazioan harpidetu eta langileen prestakuntzagatik hobaria lortu ahal izateko. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

      • Interesdunak sinatutako eskabidea, helbide elektronikoa adierazita.
      • Langileen izen-zerrenda (lehengo TC2).

      Bide hauetatik igor daiteke dokumentazioa: harremanetarako formularioa, posta (Torrelaguna 56, 28027 Madril), faxa (91 119 54 02) edo SARA sarea.

      Dokumentazioa aztertu ostean, aplikazioko alta jakinaraziko zaio, eta bertan sartu ahal izango da pertsona fisikoaren ziurtagiri digitalarekin.

      Prozedura, araudiak eta baldintzak ezagutzeko, edo aplikazioa nola erabili jakiteko, hartu parte gure jardunaldi teknikoetan.

    • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aldeko itzulketa egin behar da, IKF, sozietate-izena eta espediente-zenbakia adieraziz, honako kontu honetan:

      • BANCO DE ESPAÑA, ALCALÁ 50, 28014 MADRID
      • IBAN kodea: ES32 9000 0001 2002 03405128

      Dirua sartu izana jakinaraziko zaio Estatuko Fundazioari, Banco de España - itzulketak ataleko formularioaren bitartez ordainagiria bidaliz, hobarien aplikazioan sartzeko orrialdean. Horretarako, pertsona fisiko edo juridikoaren ziurtagiri digitala eduki behar da, enpresa hobaridun nahiz antolatzailearena.

      Enpresak arau-hauste akta eta likidazio-akta jaso baditu Laneko eta Gizarte-segurantzako Ikuskatzailetzaren partetik (baldin eta jakinarazpenean eskatutako zenbateko eta gorabehera berberei eragiten badiete aktek) eta itzulketa egin badio, hura egiaztatu ahal izango du, likidazio-aktaren ebazpena eta aipatu aktaren ordainagiria igorriz.

    • Prestakuntza-ekintza hobaridunen parte-hartzaileak enplegu-erregulazioari atxikita badaude, etenaldiekin, dagokion ebazpenaren kopia eta langile kaltetuen zerrenda helarazi beharko zaizkio Estatuko Fundazioari (bai paperez, bai euskarri informatikoan).

    • Bat ez datozen emaitzen egiaztapenetan arrazoibideak egiteko erabil daiteke eredu hau. Arrazoibideak elektronikoki aurkezteko (baldin eta bide horretatik izan behar badituzu harremanak administrazioarekin), sartu izapideen estekan jasotako jakinarazpenaren irteera-erregistroa erabiliz.

      Informazio gehiago: