Lege-oharra

Baldintza orokorrak

1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK:

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen —Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa— 10. artikuluan jasotako informatzeko betebeharra betetzeko, honako datu hauek adierazten dira: FUNDACIÓN ESTATAL DE FORMACIÓN PROFESIONAL PARA EL EMPLEO, FSP (Fundae) da www.fundae.es webgunearen enpresa titularra. Torrelaguna 56; 28027 Madrilen du egoitza, eta hau da bere IFK: G83027391. Lan Fundazioen Erregistroan dago erregistratuta, 86. zenbakian, 1. eta 2. idazpenetan (egungo 30. erregistro-zenbakia) (aurrerantzean, Fundae).

2. ERABILTZAILEAK:

Fundae webgunea atzitu nahiz erabiltzeak interesdun izatea dakar; hortaz, webgunea atzitu edo erabiliz gero, erabiltzaileak onartu egiten ditu hemen adierazitako erabilera-baldintza orokorrak. Kasuan-kasuan nahitaez bete beharreko kontratazio-baldintza orokorrak gorabehera aplikatuko dira aipatutako baldintzak.

3. ATARIA ERABILTZEA:

Fundaeren webguneak askotariko informazio, zerbitzu, programa edo datuak ditu (aurrerantzean, edukiak) Interneten, Fundae erakundearenak nahiz bere lizentzia-emaileenak, eta haietan guztietan sar daiteke interesduna.

Interesdunak bere gain hartzen du webgunea erabiltzearen erantzukizuna. Zerbitzu edo eduki jakin batzuetan sartzeko beharrezkoa den erregistroa ere hartzen du barne erantzukizun horrek. Aipatu erregistroan, benetako eta legezko informazioa emateaz arduratuko da interesduna. Erregistratzearen ondorioz, pasahitza eman dakioke interesdunari. Interesduna arduratuko da pasahitzaz, eta hura zuhurtziaz eta isilpean erabiltzeko konpromisoa hartzen du.

Fundaek webgunearen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak (esaterako, txat-zerbitzuak, eztabaida-foroak edo berri-taldeak) behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du interesdunak. Hartara, ez ditu erabiliko, besteak beste, (i) bidegabe, legez kontra edo fede onaren eta ordena publikoaren aurka; (ii) propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota giza eskubideen aurkakoak hedatzeko; (iii) Fundaeren, haren hornitzaileen nahiz hirugarrenen sistema fisiko eta logikoei kalte egiteko, eta sarean birus informatikoak zein arestian aipatutako kalteak eragin dezaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edota zabaltzeko; (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoak atzitzen saiatzeko eta, hala badagokio, erabiltzeko eta haien mezuak aldatu edo manipulatzeko.

Fundaek eskubidea du iruzkin eta ekarpen hauek kentzeko: giza duintasuna urratzen dutenak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteriaren edo haurtzaroaren aurkakoak, ordena eta segurtasun publikoaren kontrakoak edo, haren ustez, argitaratzeko egokiak ez direnak. Edozelan ere, Fundaek ez du ardurarik hartuko erabiltzaileek foro, txat eta parte hartzeko beste tresna batzuen bitartez helarazitako iritziengatik.

4. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:

Fundae, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere webguneen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien jabe da, baita bertan dauden elementu guztiena ere (besteak beste, irudi, soinu, audio, bideo, software edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialak, funtzionatzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programak, etab.), Fundaeren nahiz haren lizentzia-emaileen titulartasunekoak.

Jabetza Intelektualari Buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, berariaz debekatuta daude webgune honetako edukiak (osorik edo hein batean) erreproduzitzea, banatzea eta jendeari jakinaraztea, baita lagatzea ere xede komertzialetarako, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bidez, Fundaeren baimenik gabe.

Interesdunak konpromisoa hartzen du Fundaeren titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko. Webguneko elementuak bistaratu ahal izango ditu, baita haiek inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean nahiz beste edozein euskarri fisikotan gortzeko ere, baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako bada soil-soilik. Interesdunak ezingo du Fundaeren webguneetan instalatuta dagoen edozein babesgailu zein segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, saihetsi edo manipulatu.

5. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA:

Fundaek ez du inolako erantzukizunik hartuko gerta daitezkeen edonolako kalte edo galerengatik, besteak beste: edukietan akatsak edo hutsuneak izateagatik, ataria eskuragarri ez egoteagatik edota edukietan birusak nahiz programa kaltegarriak transmititzeagatik, eta jakinarazten du halakorik gertatzea ekiditeko neurri teknologiko guztiak hartzen dituela.

6. ALDAKETAK:

Fundaek beretzat gordetzen du edozein unetan, eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe, bere webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta webguneko eduki edo zerbitzuak aldatu, bertan behera utzi edota gehitu ahal izango ditu, baita haien aurkezpena edo kokapena ere.

7. ESTEKAK:

Webgunean Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, Fundaek ez ditu, inolaz ere, gune eta eduki horiek kontrolatuko. Fundaek ez du inolako erantzukizunik hartuko beste webgune bateko esteketan izan litezkeen edukiengatik, eta ez ditu bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako material zein informazioen erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, neurria, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du loturarik, bat egiterik edo partaidetzarik ekarriko konektatutako erakundeekin.

Aurrekoa gorabehera, zenbait esteka aldez aurretik negoziatu edo adostuta egongo dira lotutako edukiaren arduradunarekin. Hala, kontraprestazioa sortuko da interesdunak askatasun osoz egindako ekintzengatik. Egoera horrek ez du inolako eraginik izango lotutako edukiaren gaineko erantzukizuna salbuestean, ezta komunikabide horren burujabetasunean ere.

8. BAZTERTZEKO ESKUBIDEA:

Fundaek eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, bere atarira edo eskainitako zerbitzuetara sarbidea ukatzeko eta kentzeko, berak nahi duenean edo hirugarren batek eskatzen dionean, erabilera-baldintza orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

9. ORO HAR:

Fundaek baldintza hauek urratzea jazarriko du, baita webgunearen edozein erabilera desegoki ere; horretarako, zuzenbidean dagozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

10. BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA:

Fundaek edozein unetan aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak, eta behar bezala argitaratuko ditu, hemen agertzen diren legez. Ikusgai dauden denboraren arabera egongo dira indarrean baldintzok, eta, betiere, behar bezala argitaratutako beste batzuek ordeztu arte.