Prestakuntza-zentroak eta -erakundeak

    • Ikastaroa baino lehen:

      • Ikastaroa diseinatu eta programatzea, langileek gaitasunak lortu edo hobetu ditzaten.

      Ikastaroan zehar:

      • Arloan arloko irakasle adituek (behar besteko prestakuntza edota eskarmentuarekin) ikastaroa ematea.
      • Prestakuntza ematea, haren kalitatea bermatzen duten eskakizun tekniko-pedagogikoak ziurtatuta.
      • Ikasleen ikaskuntza, segimendu eta ebaluazioaren erantzukide izatea.
      • Bertaratzea kontrolatzea.
      • Parte-hartzaileak babesteko neurriak hartzea. Parte-hartzaileentzako istripu-asegurua eta hirugarrenentzako erantzukizun zibileko asegurua sinatuta izatea.

      Ikastaroa amaitzean:

      • Kalitatea ebaluatzeko galdetegia ematea parte-hartzaileei.
      • Gaitasunak eskuratu dituztela ebaluatu eta ziurtatzea.
      • Bertaratu izanaren diploma edo ziurtagiria ematea.

      Prestakuntza-erakundeek ezingo dute hirugarrengoekin kontratatu esleitu zaien prestakuntza-ekintzaren gauzatzea. Prestakuntza emateko irakasleen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko.

      • Enpresaren jarduerarekin lotuta egon behar du prestakuntzak.
      • Aurrez aurrekoa, teleprestakuntza edo mistoa izango da modalitatea.
      • Ikastaroak bi ordu iraun beharko du gutxienez, eta gehienez ere zortzi ordu eguneko, egun bakarrean egiten bada salbu.
      • Ezingo da egon 30 parte-hartzaile baino gehiago taldeko aurrez aurreko modalitatean, eta 80 partaide tutoreko teleprestakuntzan.
      • Prestakuntzak doakoa izan behar du langileentzat.
      • Ez da hobaririk emango informazio edo dibulgaziozko ekintzengatik (jardunaldi, biltzar, mintegi, etab.).