Europako proiektuak

Atal honen helburua da Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioak sustaturiko ikerketa-proiektuetan lortzen diren ezagutzak eta emaitzak helaraztea erabiltzaileei. Fundazioaren jarduera-ildoetako bat da enplegurako lanbide-heziketan eragin dezaketen gaietan sakontzen duten ikerketak garatzen laguntzea.

Prestakuntza-sistema bera hobetzeko, planifikatzeko eta antolatzeko oinarrizko informazioa ematen dute proiektuok. Haien bidez, sektoreko prestakuntza-beharrizanen gaineko informazio garrantzitsua sortzen da, ekoizpen-sektoreak hazteko aukeran sakontzen da, irakasteko metodologiak prestatzen dira eta teknologia berrien erabilera sustatzen da.