Bekak eta laguntzak

    • Langabezian bazaude eta diruz lagundutako prestakuntza-plan batean parte hartzen baduzu, aukera duzu beka edo laguntza lortzeko; ikastaroa amaitzean ordainduko zaizu, behingoan.

      Zure egoeraren, ikastaroa non ematen den eta haren ordutegiaren arabera, lekualdatzeko, mantenurako, ostatu hartzeko edota familia-bizitza bateratzeko izan daitezke laguntzok. Horrez gain, langile desgaituentzako bekak ere badaude.

      Prestakuntza-zentroak betebehar hauek ditu: deialdi bakoitzean bekak eta laguntzak eskatzeko baldintzen berri ematea, beka edo laguntza eskatzeko eredua ematea, ikastaroaren espediente-zenbakia, ekintza eta taldea jakinaraztea (nahitaezko datuak) eta Fundaeren bitartez zure eskaera bideratzea.

    • Prestakuntza-plan batean parte hartu baduzu eta beka edo laguntza eskatu bazenuen, hemen begiratu dezakezu bideratze-egoera.

      Sartu IFZ eta eskabidean adierazi zenuen kontu korronteko azken lau digituak (CC).

      Eskabide bat baino gehiago egin bazenituen, hautatu dagokion deialdiaren urtea.

      (*) eremuak nahitaez bete behar dira.