Gure erakundea
Fundaek Madrilen du egoitza nagusia, eta bost lantoki ditu Oviedon, Valentzian, Méridan, Iruñean eta Toledon.
Egitura
Ordezkaritza-organoek, batetik, eta zerbitzu tekniko eta administratiboek, bestetik, osatzen dute Fundae.
Orrialdearen amaieran ikusiko duzu egituraren organigrama. Legez ezartzen dira Fundaeren zereginak, eta urteko jarduketa-plan batean biltzen dira.
2018ko jarduketa-planean zeregin eta helburu hauek jaso ziren:
- Elkarrizketa soziala babestea, enplegurako lanbide-heziketa sustatzeko eta berraktibatzeko neurriak proposatuz.
- Prestakuntza-ekimenak sustatu, garatu eta zabaltzea, partaidetza areagotzeko eta kalitatea hobetzeko.
- Jarduketa zehatzak proposatzea ekoizpen-sektoreetako prestakuntza-beharrak aztertu eta antzemateko, lortutako gaitasunak hobetu eta aitortzeko, ebaluazio- eta informazio-sistemak sendotzeko, ikaskuntza bultzatzen duten ikerketak garatzeko eta enplegurako prestakuntza eskuratzeko.
- Fundaek Enplegurako Lanbide Heziketako Sistemaren erakunde-erreferentea izaten jarraitzea, esparru nazionalean zein nazioartean.
- Patronatua
- Kudeaketako zuzendaritza
- Laguntza teknikoak
- SEPErekin koordinatzeko unitatea
- Aholkularitza Juridikoaren zuzendaritza
- Informazio Sistemen zuzendaritza
- Kudeaketa Ekonomiko eta Finantzarioaren zuzendaritza
- Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendaritza
- Kudeaketa Tekniko eta Egiaztapenaren zuzendaritza
- Prestakuntzaren Plangintza, Balorazio eta Ebaluazioko zuzendaritza
Egin lan gurekin
Eremu honetan, lanpostu hutsen eskaintzak, haien deskribapena eta bakoitza eskuratzeko baldintzak aurkituko dituzu. Lanpostu hauetako bat lortu nahi baduzu, bidali hautagaitza.
Aukera duzu talde honen parte izateko.