Izapideak - Oro har

    • Dagokion aplikazio telematikoaren bidez —hobariak edo planak— jakinaraziko dira edonolako sozietate-aldaketak, “Enpresa” menuaren “Oharrak” atalean. Aldaketak Merkataritzako Erregistro Nagusian (MEN) erregistratuta badaude, ez da dokumentaziorik igorri beharko. MENean erregistratu behar ez badute, agirien bidez egiaztatu beharko dute.

      Langileak subrogatuz gero, agirien bidez frogatu beharko da langileen lekualdatzea, eta lan-baldintzei (antzinatasuna) eutsi behar zaie:

      • Aurreko enpresan kotizatutako azken hilabetearen likidazioaren ordainagiria.
      • Aurreko enpresan kotizatutako lehen hilabetearen soldata-zerrenda.
      • Soldaten goiburuak. Eragiketak sortutako dokumentazio osoaren kopia
    • Laguntzak (hobariak edo diru-laguntzak) jasotzen dituen enpresak jarduera eteten badu, edo frogagiriak mantentzeko ezarritako aldia amaitu aurretik deuseztatzen bada, horren kopia bidali beharko dio Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioari.

    • Prestakuntzagatiko hobarien sistemari onura ateratzen dioten erakunde edo enpresen kasuan, aplikazioaren bidez eman beharko dute helbide-aldaketaren berri, “Enpresa” menuaren “Oharrak” atalean, erregistratutako merkataritza-erregistroa adieraziz.

      Gainerako kasuetan, “Helbide-aldaketa” agiria osatu eta Fundazioari bidali beharko diote.