Deialdia, batik bat lanean dauden langileei zuzendutako estatuko prestakuntza-planak gauzatzeko diru-laguntza publikoak emateko. 2016. urtea
Deialdiaren xedea da lanean dauden langileei bereziki zuzendutako estatuko prestakuntza-planak finantzatzea. Enpresen produktibitate- eta lehiakortasun-eskakizunei lotutako lanbide-gaitasunak erdietsi eta hobetzeko balio dute planek, ekoizpen-sistema aldatzeko premiei eta langileen lanbide-sustapen eta garapen pertsonaleko helburuei jarraikiz, hainbat lanbide modu kualifikatuan gauzatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko aukera izan dezaten.
Prestakuntza-programa hauetan, lanean zein langabezian dauden pertsonek hartu ahal izango dute parte batik bat, baldin eta parte-hartzaileen %30 gainditzen ez badute.
Araudia
- Ebazpena, 2018ko maiatzaren 4koa, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarena. Haren bidez, 2016ko abuztuaren 17ko Ebazpena aldatzen da, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Nagusiarena (batik bat lanean dauden langileei zuzendutako estatuko prestakuntza-planak gauzatzeko diru-laguntza publikoak emateko 2016ko deialdia onesten duena).
- 2016ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren laburpena, Estatuko prestakuntza-planetarako diru-laguntzen deialdia (BOE, 205. zk., 2016ko abuztuaren 25ekoa, 48856. orrialdetik 48857. orrialdera, 2 orri).
- 2016ko abuztuaren 17ko Ebazpena, Batik bat lanean dauden langileei zuzendutako estatuko prestakuntza-planak gauzatzeko diru-laguntza publikoak emateko 2016ko deialdia.
- TAS/718/2008 araudia, eskaintzako prestakuntza arautzen duena, testu bateratua.
- 2009ko apirilaren 27ko Ebazpena, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarena. Haren bidez, enplegurako prestakuntza-ekintzen kalitatea ebaluatzeko galdeketak argitaratzen dira.
Eskuliburuak eta loturiko dokumentazioa
- Ziurtapen-gida.
- Kostuak justifikatzeko eta grabatzeko gida.
- Parte-hartzaileen aldaketen gida.
- Ohiko galderak.
- Aplikazio informatikoan sartzeko informazio-oharra erabiltzaileentzat.
- Pertsona juridikoaren ziurtagiririk ez duten prestakuntza-zentro eta -erakundeek erabili beharreko prozedura.
- 2016ko prestakuntza-planen kalitateari buruzko galdeketa.
- 2016ko kalitate-galdeketaren laguntza-gidaliburua.
- Sektoreko eta sektore arteko erreferentzia-planen prestakuntza-ekintzak, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeari loturikoak eta ez loturikoak; sektore bakoitzeko lurralde-esparrua eta sektoreko eta sektore arteko/zeharkako esparruari loturiko profesionaltasun-ziurtagiriak.
- Informazio-oharraren eredua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren finantziazio publikoa ezagutzera emateko, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak hedatu eta garatzeari loturiko jarduketa guztietan.
- Prestakuntza-espezialitateen programa.
- Enplegu Zerbitzu Publikoen zerrenda (posta-helbideak).
- Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten eta Enplegu Zerbitzu Publikoetan erregistratuta dauden langabeentzako informazio garrantzitsua.
- Erantzukizunpeko adierazpenaren eta proiektua eskatzen duenarentzako bigarren aurrerakinerako eskabidearen eredua.
- Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua proiektuaren gainerako erakunde onuradunentzat.