Jardunaldi teknikoak

Fundazioak jardunaldi teknikoak antolatzen ditu 9:30etik 15:00etara Madrilgo egoitzan, prestakuntza-arduradunei, erakunde antolatzaileei eta, oro har, enpresek programatutako prestakuntza-ekimena nola erabili jakin nahi duten pertsona guztiei zuzendutakoak. Laguntza horiek kudeatzeko izapideak eta aplikazio telematikoa azaltzen dira jardunaldiotan, modu erraztuan.

Halaber, kudeaketan sor daitezkeen zalantzak eta gorabeherak ebazteko jardunaldietara (maila aurreratua) joateko aukera ematen zaie lan horretan eskarmentua duten erakundeei. Erakundeok, gutxienez, urtebeteko esperientzia izan beharko dute sisteman.

Formularioa betetzeak ez du esan nahi jardunaldietan izena eman denik; aitzitik, Fundaeren berrespena jaso beharko da, lekuak daudela egiaztatutakoan.

EMPRESA

DATOS DE CONTACTO

DATOS ASISTENCIA

ASISTENTE 1

ASISTENTE 2

ASISTENTE 3

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, jakinarazten dizugu www.fundae.es webgunean argitaratutako pribatutasun-politikan zehaztu legez trata daitezkeela galdeketa honetan emandako datuak, eta ENPLEGUAN PRESTATZEKO ESTATUKO FUNDAZIOA da arduraduna.

Datuen tratamendua babesten dituzten eskubideen konfigurazio berriari jarraikiz, baldin eta baimena bada tratamenduaren lege-oinarria, zure datuak tratatzen jarrai dezakegula BAIEZTATU behar diguzu, berariazko baimena emanez eta Fundaeren webgunean argitaratutako pribatutasun-politika irakurri eta ulertu duzula berretsiz. Galdeketa bidaltzeko botoia sakatuz gero, baimena ematen duzula ondorioztatuko dugu.

Estatuko Fundazioaren pribatutasun-politikak une oro bermatzen dizu datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu, aurkaratu, eraman, ezabatu eta mugatzeko eskubideak erabiltzeko aukera, indarreko legediak ezarritakoaren arabera. Horregatik, datu horiek isilpean tratatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen direla bermatzen da. Aipatu eskubideak erabiltzeko, bidali idatzia Torrelaguna 56, 28027 Madril helbidera edo datos@fundae.es helbide elektronikora.